3 Sei urthez erainen duçu çure lurra, eta sei urthez moztuco duçu çure mahastia, eta hango fruituac bilduco.
4 Bainan çazpigarren urthean içanen da lurraren larumbata, Jaunaren phausua: landa ez duçu erainen, ez-eta mahastia moztuco.
5 Lurrac bere baitharic ematen duena ez duçu bilduco, eta çure picainetaco mahatsac ez ditutzu bilduco, mahats-bilcetan beçala, ecen lurraren phausuco urthea da.
6 Bainan lurrac berenez ematen duena janharitzat baliatuco çaitzue çuri, çure muthil-nescatoei, saritaco çure languileari eta çure toquietan dabilan arrotzari;
7 Eta heldu diren guciac bascatzat baliotuco dira acienda eta arthaldeei.
8 kondaturen dituçu halaber urthezco çazpi aste, erran nahi da çazpitan çazpi, orotara eguiten dutenac berrogoi eta bederatzi urthe;
9 Eta çazpigarren hilabetheco hamargarren egunean, turuta joco duçu çure lur gucian, jabalpeneco orduan.