30 Ez badu guibelerat hartu, eta urthe osoa iragan bada, erosteac eta bere ondocoec goçatuco dute bethico, eta ecin berrerosia içanen da jubilauean ere.
31 Bainan etchea harrasiric ez duen herri batean balin bada, bazterraldetaco çucenean salduco da; ez bada lehenago berrerosia içaten, jubilauan bihurtuco çaio nausiari.
32 Hiri barnetan diren lebitarren etcheac bethi berreros ditazque.
33 Ez badira berrerosiac içatu, jubilauan bihurtuco dira beren nausiei, ecen lebitarrec dituzten hirietaco etcheac dira hequien içançac Israelgo semeen artean.
34 Bainan hequien hiripeac ez dira salduco, ceren bethico goçamenetan baitituzte.
35 Çure anaia behartu balin bada, eta escuetaric hebaindu, eta hartu baduçu arrotza eta bideanta beçala, eta çurequin bici bada,
36 Haren gainean irabaciric eguinen ez duçu, ez-etare eman baino guehiago atheratuco. Içan çaçu çure Jaincoaren beldurra, çure anaia bici ahal dediençat çure etchean.