34 Bainan hequien hiripeac ez dira salduco, ceren bethico goçamenetan baitituzte.
35 Çure anaia behartu balin bada, eta escuetaric hebaindu, eta hartu baduçu arrotza eta bideanta beçala, eta çurequin bici bada,
36 Haren gainean irabaciric eguinen ez duçu, ez-etare eman baino guehiago atheratuco. Içan çaçu çure Jaincoaren beldurra, çure anaia bici ahal dediençat çure etchean.
37 Ez dioçu diruric irabacitan emanen, eta ez dioçu galdatuco eman fruitutic guehiago.
38 Ni naiz çuen Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic atheratu çaituztedana, çuei emateco Canaango lurra, eta çuen Jaincoa içateco.
39 Çure anaiac, beharrac borchaturic, bere burua çuri salcen badarotzu, ez dioçu gathibuaren cerbitzu dorphea jasanaracico,
40 Bainan saritaco languile bat beçala eta etchetiar bat beçala içanen da; çure etchean bozcariozco urthea arteo lanean harico da;