37 Ez dioçu diruric irabacitan emanen, eta ez dioçu galdatuco eman fruitutic guehiago.
38 Ni naiz çuen Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic atheratu çaituztedana, çuei emateco Canaango lurra, eta çuen Jaincoa içateco.
39 Çure anaiac, beharrac borchaturic, bere burua çuri salcen badarotzu, ez dioçu gathibuaren cerbitzu dorphea jasanaracico,
40 Bainan saritaco languile bat beçala eta etchetiar bat beçala içanen da; çure etchean bozcariozco urthea arteo lanean harico da;
41 Eta guero bere haurrequin ilkico da, eta itzulico da bere ahaidetara eta bere arbasoenganicaco ontasunera.
42 Ecen ene cerbitzariac dira, eta nic atheratu ditut Eguiptoco lurretic: eta ez beitez sal gathibu beçala.
43 Çure anaiari ez dioçu çure indarraz atsecaberic emanen, bainan içan çaite çure Jaincoaren beldur.