39 Çure anaiac, beharrac borchaturic, bere burua çuri salcen badarotzu, ez dioçu gathibuaren cerbitzu dorphea jasanaracico,
40 Bainan saritaco languile bat beçala eta etchetiar bat beçala içanen da; çure etchean bozcariozco urthea arteo lanean harico da;
41 Eta guero bere haurrequin ilkico da, eta itzulico da bere ahaidetara eta bere arbasoenganicaco ontasunera.
42 Ecen ene cerbitzariac dira, eta nic atheratu ditut Eguiptoco lurretic: eta ez beitez sal gathibu beçala.
43 Çure anaiari ez dioçu çure indarraz atsecaberic emanen, bainan içan çaite çure Jaincoaren beldur.
44 Muthil-nescatoac har çatzue çuen ingurutaco jendaquietan.
45 Halaber sehiac hartuco ditutzue çuen toquietan dabilçan arrotzetan, edo hequien ganic çuen lurrean sorthuricaco umetan: