42 Ecen ene cerbitzariac dira, eta nic atheratu ditut Eguiptoco lurretic: eta ez beitez sal gathibu beçala.
43 Çure anaiari ez dioçu çure indarraz atsecaberic emanen, bainan içan çaite çure Jaincoaren beldur.
44 Muthil-nescatoac har çatzue çuen ingurutaco jendaquietan.
45 Halaber sehiac hartuco ditutzue çuen toquietan dabilçan arrotzetan, edo hequien ganic çuen lurrean sorthuricaco umetan:
46 Eta ondoregoazco çucenez utziren ditutzue çuen ondocoei, eta hequietaz goçatuco çarete bethi: bainan etzatzuela indarca hersa çuen anaia Israelgo semeac.
47 Baldin arrotza edo çuen toquietan dabilan campotarra aberastu bada, eta baldin çuen anaietaric batec, beharrac azpiraturic, bere burua saldu badu hari edo haren odoleco norbaiti,
48 Salduz gueroztic, berreros daiteque. Bere anaietaric nahi duenac berrerosico du,