47 Baldin arrotza edo çuen toquietan dabilan campotarra aberastu bada, eta baldin çuen anaietaric batec, beharrac azpiraturic, bere burua saldu badu hari edo haren odoleco norbaiti,
48 Salduz gueroztic, berreros daiteque. Bere anaietaric nahi duenac berrerosico du,
49 Edo bere osabac, edo bere osabaren semeac, edo bere ahaide batec, edo bere ahaideen ahaideac. Eta berac ahala balin badu, bere burua berrerosico du,
50 kondatuz bakarric saldu den ordutic urtheac bozcariozco urtheraino, salpeneco dirua eta cerbitzatu den urtheetaco saria sariçaleec ohi dutenetic.
51 Asco urthe guelditzen bada jubilaueraino, hequien arabera bihurtuco du dirua.
52 Gutiac badira, hequien arabera kondatuco du nausiarequin eta bihurtuco dio guelditzen diren urtheen saria,
53 Cerbitzatu den urtheetaco sariac kondaturic: nausiac ez beça çure aitzinean erabil gogorqui.