6 Bainan lurrac berenez ematen duena janharitzat baliatuco çaitzue çuri, çure muthil-nescatoei, saritaco çure languileari eta çure toquietan dabilan arrotzari;
7 Eta heldu diren guciac bascatzat baliotuco dira acienda eta arthaldeei.
8 kondaturen dituçu halaber urthezco çazpi aste, erran nahi da çazpitan çazpi, orotara eguiten dutenac berrogoi eta bederatzi urthe;
9 Eta çazpigarren hilabetheco hamargarren egunean, turuta joco duçu çure lur gucian, jabalpeneco orduan.
10 Eta sainduetsico duçu berrogoi eta hamargarren urthea, eta deithuren duçu bihurpena lurreco egoiliar guciençat, ecen hura da bozcariozco urthea. Guciac bihurtuco dira beren onthasunetara, eta ohico familietara.
11 Ceren berrogoi eta hamargarren urthea baita bozcariozco urthea. Ez duçue lurra erainen, eta bere baitharic heldu dena ez duçue bilduco, mahatsetaco picainac ez ditutzue alchaturen,
12 Jubilauaren sainduespenetan, bainan atzemana han berean janen duçu.