14 Baldin ençuten ez banauçue eta ez baditutzue beguiratzen ene manamendu guciac,
15 Arbuiatzen baditutzue ene legueac, eta ene erabaquiac erdeinatzen, nic manatuac ez eguin nahiz, eta enequilaco patua alfer bilhacarazten baduçue,
16 Huna nic ere cer eguinen darotzuetan: laster aguertuco natzaitzue behartasunaz eta kalda batez çuen beguiac idortuco eta çuen barneac erreco dituenaz. Alferretan erainen duçue hacia, ceren etsaiec iretsico baitute.
17 Ene beguithartea çuen contra itzulico da, eta erorico çarete çuen etsaien aitzinean, eta gaitzets çaituztenen azpico erorico çarete: ihesari emanen duçue nihor ondotic içan gabetaric.
18 Bainan halere ez baçaizte ene alderat ethorduncen, çazpitan berhatuco ditut çuen cigorradac çuen bekatuen gatic,
19 Eta hautsico dut çuen gogortasunaren hampurusqueria. Eta çuençat cerua eguinen dut burdina iduri eta lurra cobrea beçala.
20 Çuen lana alferretan iraunguico da; lurrac ez du bihia hacico, eta çuhaitzec ez dute fruituric ekarrico.