17 Ene beguithartea çuen contra itzulico da, eta erorico çarete çuen etsaien aitzinean, eta gaitzets çaituztenen azpico erorico çarete: ihesari emanen duçue nihor ondotic içan gabetaric.
18 Bainan halere ez baçaizte ene alderat ethorduncen, çazpitan berhatuco ditut çuen cigorradac çuen bekatuen gatic,
19 Eta hautsico dut çuen gogortasunaren hampurusqueria. Eta çuençat cerua eguinen dut burdina iduri eta lurra cobrea beçala.
20 Çuen lana alferretan iraunguico da; lurrac ez du bihia hacico, eta çuhaitzec ez dute fruituric ekarrico.
21 Oraino ere ene contra baçabilçate, eta ez banauçue ençun nahi, çazpitan berhatuco ditut çuen gaitzac çuen bekatuen gatic:
22 Eta çuen gainera igorrico ditut ihici basac, çuec eta çuen aciendac janen çaituztenac, eta guciac ezdeusetara ekarrico, eta çuen bideac mortu bilhacaraciren dituztenac,
23 Halaric ere ez baduçue amor eman nahi, eta ene contra baçabilçate,