42 Eta orhoituco naiz Jacobequin, Isaaquequin eta Abrahamequin eguin içan dudan batasunaz. Halaber orhoituco naiz lurraz,
43 Ceina, hequiec utzi ondoan, boztuco baita bere phausuan, hequien gatic jasaiten duelaric larre goana içatea. Berec ordean othoitz eguinen dute beren bekatuençat, ene erabaquiac iraici eta ene manamenduac erdeinatu dituztelacotz.
44 Eta guciarequin ere, etsai-lurrean cirelaric, ez ditut alde bat iraici, eta ez ditut hala erdeinatu non arras iraungui baitira, eta alferretara bihurtu baita hequiequin eguin nuen batasuna. Ecen ni naiz hequien Jainco Jauna.
45 Eta orhoituco naiz ohico ene batasunaz, Eguiptoco lurretic athera nituenean eguinaz içateco hequien Jaincoa, jendaia gucien aitzinean. Ni naiz Jauna. Horiec dira erabaquiac, manamenduac eta legueac Jaunac eçarriac bere buruaren eta Israelgo semeen artean Sinaico mendian Moisen arartecoz.