19 Botu-eguileac landa berrerosi nahi badu, estimuaren gainera borzgarren bat emanen du, eta lurra goçatuco du aitzina.
20 Bainan ez badu berrerosi nahi, eta berce norbaiti saldua içan bada, botu eguileac ecin guehiago berrerosico du;
21 Ceren bozcariozco eguna ethorri ditaqueenean, lur hura Jaunari consecratua içanen baita, eta gauça consecratua aphecen çucenari baitagoquio.
22 Jaunari consecratu çaioen landa, erosia balin bada eta ez aitzinecoen escutic ethorria,
23 Apheçac estimua emanen dio jubilauerainoco urtheen arabera, eta botu-eguileac hura pagatuco dio Jaunari;
24 Bainan bozcariozco urthean landa bihurtuco da ohico nausiari, ceinac saldu içan baitzuen, eta ceinari ondoregoz iraulguia baitzen.
25 Estimu guciac jarraiquiren dira Sainduteguico sicloaren phisuari: sicloa hogoi obolaz eguiten da.