21 Ceren bozcariozco eguna ethorri ditaqueenean, lur hura Jaunari consecratua içanen baita, eta gauça consecratua aphecen çucenari baitagoquio.
22 Jaunari consecratu çaioen landa, erosia balin bada eta ez aitzinecoen escutic ethorria,
23 Apheçac estimua emanen dio jubilauerainoco urtheen arabera, eta botu-eguileac hura pagatuco dio Jaunari;
24 Bainan bozcariozco urthean landa bihurtuco da ohico nausiari, ceinac saldu içan baitzuen, eta ceinari ondoregoz iraulguia baitzen.
25 Estimu guciac jarraiquiren dira Sainduteguico sicloaren phisuari: sicloa hogoi obolaz eguiten da.
26 Nihorc ecin consecratuco eta botuz emanen ditu lehen-sorthuac, ceinac Jaunarenac baitira: nahiz idia, nahiz ardia, Jaunarenac dira.
27 Aberea lohia balin bada, escainçaileac berrerosico du çure estimutic, eta gainera emanen du borzgarrena; berrerosi nahi ez badu, berce bati salduco da çuc eman estimuan.