1 Norbaitec baquezco bitimetaric escainça eguiten badu, abelgorrietaric nahi badu erakarri, içan dadien orotsa edo urrixa, narriogabea ekarrico du Jaunaren aitzinera.
2 Eta bere bitimari escua eçarrico dio buruaren gainean, eta imolatuco du lekutotasuneco tabernacleco sarcean, eta Aaronen seme aphecec odola ixurico dute aldarearen inguruan.
3 Eta Jaunari baquezco bitimatic escainça eguinen diote guibel-erraiac estalcen dituen bilgorraz, eta barneco guicen guciaz,
4 Bi guelçurrinez, sahetsac estalcen dituen gançarequin, eta guibelaren sareaz guelçurrinequin.
5 Eta hequiec holocaustetan erreco dituzte aldare gainean, egurrei azpitic su emanic, Jaunari goçoenic çaioen usaineco escaincetan.
6 Eguiten duen escainça acienda xurietaric balin bada eta baquezco bitima, ekar deçan orotsa edo urrixa, narriogabea içan beharco da.
7 Bildotsa escaincen badu Jaunaren aitzinean,