14 Eta bitimatic, Jaunaren suaren mantenatzeco, harturen dituzte sabela estalcen duen bilgorra eta guibel-errai guciac estalcen dituena,
15 Bi guelçurrinac hequien gainean sahetsetaraino den sarearequin, eta guibelaren gança guelçurrinequin.
16 Eta apheçac aldare gainean erreco ditu suaren eta usain goçoenaren mantenu. Urin gucia Jaunarena içanen da,
17 Bethico çucen bat beçala guiçamende gucietan eta çuen egoitza orotan: eta ez duçue batere janen ez odolic ez-etare urinic.