5 Eta hequiec holocaustetan erreco dituzte aldare gainean, egurrei azpitic su emanic, Jaunari goçoenic çaioen usaineco escaincetan.
6 Eguiten duen escainça acienda xurietaric balin bada eta baquezco bitima, ekar deçan orotsa edo urrixa, narriogabea içan beharco da.
7 Bildotsa escaincen badu Jaunaren aitzinean,
8 Eçarrico du escua bitimaren buruaren gainean ceina imolatua içanen baita lekucotasuneco tabernacle-sarcean, eta Aaronen semeec haren odola ixurico dute aldarearen inguruan.
9 Eta baquezco bitimatic sacrificiotan Jaunari escainico diozcate bilgorra eta buztana osoric,
10 Guelçurrinequin, sabela eta guibelerraiac oro estalcen dituen guicenarequin, bi guelçurrinac, sahetsac estalcen dituen gançarequin, eta guibelaren sarea guelçurrinequin.
11 Eta apheçac hequiec erreco ditu, suaren eta Jaunaganaco escainçaren mantenu.