8 Eçarrico du escua bitimaren buruaren gainean ceina imolatua içanen baita lekucotasuneco tabernacle-sarcean, eta Aaronen semeec haren odola ixurico dute aldarearen inguruan.
9 Eta baquezco bitimatic sacrificiotan Jaunari escainico diozcate bilgorra eta buztana osoric,
10 Guelçurrinequin, sabela eta guibelerraiac oro estalcen dituen guicenarequin, bi guelçurrinac, sahetsac estalcen dituen gançarequin, eta guibelaren sarea guelçurrinequin.
11 Eta apheçac hequiec erreco ditu, suaren eta Jaunaganaco escainçaren mantenu.
12 Escainça ahunz bat balin bada, eta hura escaincen badio Jaunari,
13 Escua eçarrico du bitimaren buruaren gainean, eta imolatuco du lekucotasuneco tabernacle-sarcean. Eta Aaronen semeec odola ixurico dute aldarearen inguruan.
14 Eta bitimatic, Jaunaren suaren mantenatzeco, harturen dituzte sabela estalcen duen bilgorra eta guibel-errai guciac estalcen dituena,