14 Eta guero nabaditu badu bere bekatua, bere bekatuarençat aratche bat escainico du, eta hura erakarrico du tabernacle-sarcera,
15 Eta populuaren arteco çaharrenec haren buruaren gainean eçarrico dute escua Jaunaren aitzinean. Eta aratchea Jaunaren aitzinean imolaturic,
16 Gançutua içan den apheçac haren odoletic ekarrico du lekucotasuneco tabernaclera,
17 Eta erhia bustiric, çazpitan ihinztadura eguinen du belaren parrean.
18 Eta Jaunaren aitzinean lekucotasuneco tabernaclean den aldarearen adarretan eçarrico du odol hartaric beretic: ordean odol gaineracoa ixurico du lekucotasuneco tabernacle-sarcean den holocaustetaco aldarearen oinetan:
19 Eta bilgor gucia hartuco du eta aldare gainean erreco:
20 Aratche hortaz ere eguiten duelaric, berceaz aitzinean eguin içan duena: eta apheçac othoitz eguitearequin Israelgo semeençat, eztituco da Jauna hequien alderat.