28 Eta bere bekatua eçagutu balin badu, ahunz narriogabe bat escainico du,
29 Eta bekatuarençateco bitimaren buruaren gainean eçarrico du escua, eta hura hilen du holocaustetaco lekuan.
30 Eta apheçac odoletic hartuco du bere erhian: eta holocaustetaco aldarearen adarrac uquitzen dituelaric, gaineracoa aldarearen oinetan ixurico du.
31 Eta bilgor gucia kenduric, baquezco bitimei kencen ohi çaioten beçala, hura erreco dio Jaunari usain goçotan: eta hobendunarençat othoitz eguinen du, eta barkatuco çaio hobena.
32 Bainan acienda xurietaric escaincen balin badu bekatuarençateco bitima, ardi narriogabe bat ekarrico du,
33 Escua eçarrico dio buruaren gainean, eta imolatuco du holocaustetaco bitimac hilcen ohi diren toquian,
34 Eta apheçac bere erhiaz hartuco du haren odoletic, eta holocaustetaco aldarearen adarrac uquitzen dituelaric, gaineracoa aldarearen oinetan ixurico du.