32 Bainan acienda xurietaric escaincen balin badu bekatuarençateco bitima, ardi narriogabe bat ekarrico du,
33 Escua eçarrico dio buruaren gainean, eta imolatuco du holocaustetaco bitimac hilcen ohi diren toquian,
34 Eta apheçac bere erhiaz hartuco du haren odoletic, eta holocaustetaco aldarearen adarrac uquitzen dituelaric, gaineracoa aldarearen oinetan ixurico du.
35 Bilgor gucia ere harcen duelaric, baquezco bitimatzat imolatzen diren aharien bilgorra harcen ohi den beçala, aldare gainean erreco dio Jaunari usain goçotan: eta othoitz eguinen du hobendunarençat eta haren bekatuarençat, eta barkatuco çaio.