1 Norc-ere bekatu eguin baituque guiçon bat cin eguiten ençunic, eta lekuco içatu bada edo ikustez, edo jaquinez, eta ez badu lekucotasun eman içan, jasanen du bere tzarqueria.
2 Norc-ere uquitu baituque cerbait lohiric, edo acienda ihiciac hilicacoa, edo bere baitharic hila, edo cernahi berce cierpe; ahancia ere balu bere lohidura, hobendun da eta hutsera eroria.
3 Eta uquitu badu guiçonaren lohi cerbait, likisten ohi duten lohiqueria edoceintaric, eta behin ez oharturic, guero eçagutu badu, hobenaren azpian eman da.
4 Norc-ere cin eguin baituque eta bere ahoz aguindu cerbait onic, edo tzarric, eguinen duela, eta bere aguinça bere hitzaz eta cinaz gogortu badu, eta ahanciric, guero ohartu bada bere hutsari,
5 Penitencia eguin beça bere bekatuarençat:
6 Eta bere arthaldeetaric escaint anchu bat edo ahunz bat; eta apheçac othoitz eguinen du harençat eta haren bekatuarençat: