3 Eta uquitu badu guiçonaren lohi cerbait, likisten ohi duten lohiqueria edoceintaric, eta behin ez oharturic, guero eçagutu badu, hobenaren azpian eman da.
4 Norc-ere cin eguin baituque eta bere ahoz aguindu cerbait onic, edo tzarric, eguinen duela, eta bere aguinça bere hitzaz eta cinaz gogortu badu, eta ahanciric, guero ohartu bada bere hutsari,
5 Penitencia eguin beça bere bekatuarençat:
6 Eta bere arthaldeetaric escaint anchu bat edo ahunz bat; eta apheçac othoitz eguinen du harençat eta haren bekatuarençat:
7 Bainan aciendaren escainceco ahalic ez badu, Jaunari escaint betza bi ttorttoila edo bi usocume, bat bere bekatuarençat, eta bercea holocaustetan.
8 Eta emanen diozqui apheçari, ceinac lehembicicoa escaincean bekatuarençat, burua hegaletaco aldera bihurtuco baitio, lephoari datchicoen beçala eta arras hautsi gabe.
9 Eta aldarearen sahetsa bustico du haren odolaz: eta gaineraco gucia ixurico du aldarearen oinetara, ceren bekatuarençat den.