5 Penitencia eguin beça bere bekatuarençat:
6 Eta bere arthaldeetaric escaint anchu bat edo ahunz bat; eta apheçac othoitz eguinen du harençat eta haren bekatuarençat:
7 Bainan aciendaren escainceco ahalic ez badu, Jaunari escaint betza bi ttorttoila edo bi usocume, bat bere bekatuarençat, eta bercea holocaustetan.
8 Eta emanen diozqui apheçari, ceinac lehembicicoa escaincean bekatuarençat, burua hegaletaco aldera bihurtuco baitio, lephoari datchicoen beçala eta arras hautsi gabe.
9 Eta aldarearen sahetsa bustico du haren odolaz: eta gaineraco gucia ixurico du aldarearen oinetara, ceren bekatuarençat den.
10 Bercea ordean holocaustetan erreco du, ohitza den beçala: eta apheçac othoitz eguinen du harençat eta haren bekatuarençat, eta barkatuco çaio.
11 Ez badetzazque esqueint bi ttorttoila edo bi usocume, bere bekatuarençat escainico du irin cethabatua, ephi baten hamargarrena: ez du hartan eçarrico olioric ez-etare gainean isensuric, ceren den bekatuarençat.