7 Bainan aciendaren escainceco ahalic ez badu, Jaunari escaint betza bi ttorttoila edo bi usocume, bat bere bekatuarençat, eta bercea holocaustetan.
8 Eta emanen diozqui apheçari, ceinac lehembicicoa escaincean bekatuarençat, burua hegaletaco aldera bihurtuco baitio, lephoari datchicoen beçala eta arras hautsi gabe.
9 Eta aldarearen sahetsa bustico du haren odolaz: eta gaineraco gucia ixurico du aldarearen oinetara, ceren bekatuarençat den.
10 Bercea ordean holocaustetan erreco du, ohitza den beçala: eta apheçac othoitz eguinen du harençat eta haren bekatuarençat, eta barkatuco çaio.
11 Ez badetzazque esqueint bi ttorttoila edo bi usocume, bere bekatuarençat escainico du irin cethabatua, ephi baten hamargarrena: ez du hartan eçarrico olioric ez-etare gainean isensuric, ceren den bekatuarençat.
12 Eta hura emanen dio apheçari, ceinac ahurtara bat harturic, erreco baitu aldare gainean escainçailearen orhoitzapenetan.
13 Eta harençat othoitz eguiten duelaric eta garbitzen duelaric, gaineracoa beretzat içanen du saritaco.