13 Hori da bethi iraunen duen sua, behinere aldarean iraunguitzera utzico ez dena.
14 Huna Aaronen semeec Jaunaren aitzinean eta aldarearen aitzinean escainico dituzten sacrificioetaco eta libacionetaco leguea:
15 Apheçac olioz bustia den irin cethabatutic ahur bat hartuco du, eta irinaren gainean den isensu gucia; eta hura aldare gainean erreco du, Jaunari usain goçoeneco çaioen orhoitzapen bat beçala:
16 Ordean gaineraco irina, Aaronec bere semeequin janen du alchagarriric gabe; eta hura janen du leku sainduan, tabernacleco lorioan.
17 Alchagarriric ez da eçarrico, ceren hartaric pharte isensu beçala Jaunari escaincen baitzaio. Sainduren saindu içanen da, bekatuarençat eta hobenarençateco bitima beçala.
18 Aaronen odoleco guiçonquiec bakarric hartaric janen dute. Hori legue bat Jaunaren facrificioen gainean bethicoa içanen da çuen ondoregoa gucian. Hortan kutsatuco dena sainduetsico da.
19 Jauna oraino-ere Moisi minçatu citzaioen, erraten cioelaric: