19 Jauna oraino-ere Moisi minçatu citzaioen, erraten cioelaric:
20 Hau da Aaronec eta bere semeec Jaunari escaini behar diotena beren gançu-egunean. Bethiereco sacrificiotan escainico dute irin cethabatutic ephi baten hamargarrena, erdia goicean eta erdia arratsean,
21 Olioz bustiric çarthaguinan friguitua içanen da. Eta hura beroric usain goçoenetan Jaunari escainico dio
22 Apheçac, ceina çucembidean bere aitaren ondoco jarria baita; eta gucia erreco du aldare gainean.
23 Ecen suac oso-osoa iretsi behar du aphecen sacrificioa, eta nihorc ez du hartaric janen.
24 Guero Jauna Moisi minçatu citzaioen, cioelaric:
25 Erroçute Aaroni eta bere semeei: Hau da bekatuarençateco bitimaco leguea: Jaunaren aitzinean imolatua içanen da, holocausta escaincen den toquian. Sainduren saindu da.