5 Maulaz ardietsi nahi içan dituen guciac, osoric, eta borzgarren bat guehiago jabeari, ceinari bidegabea ekarri içan baitio.
6 Bada, bere bekatuarençat arthaldetic escainico du ahari narriogabe bat, eta hura emanen dio apheçari, gaizquiaren preçamenaren eta neurriaren arabera.
7 Apheçac Jaunaren aitzinean othoitz eguinen du harençat, eta barkatuco çaizco eguin dituen gaizquiac.
8 Eta Jauna minçatu içan citzaioen oraino Moisi, erraten cioelaric:
9 Manamendu hau eguioçute Aaroni eta bere semeei: Huna holocaustaco leguea: gau gucian goiçalderaino holocausta erretzen egonen da aldarean: eta aldare beretic içanen da sua.
10 Apheçac jauncico ditu athorra eta liho-harizco galçac: hartuco ditu, suac, oro erre ondoan, utzi dituen hautsac; eta aldarearen sahetsean eçarri dituenean,
11 Erauncico ditu lehembicico soinecoac, eta berce batzuec jaunciric, campetaric hautsac atheratuco ditu, eta toqui arras garbi batean errearacico ditu azquen phindarreraino.