7 Apheçac Jaunaren aitzinean othoitz eguinen du harençat, eta barkatuco çaizco eguin dituen gaizquiac.
8 Eta Jauna minçatu içan citzaioen oraino Moisi, erraten cioelaric:
9 Manamendu hau eguioçute Aaroni eta bere semeei: Huna holocaustaco leguea: gau gucian goiçalderaino holocausta erretzen egonen da aldarean: eta aldare beretic içanen da sua.
10 Apheçac jauncico ditu athorra eta liho-harizco galçac: hartuco ditu, suac, oro erre ondoan, utzi dituen hautsac; eta aldarearen sahetsean eçarri dituenean,
11 Erauncico ditu lehembicico soinecoac, eta berce batzuec jaunciric, campetaric hautsac atheratuco ditu, eta toqui arras garbi batean errearacico ditu azquen phindarreraino.
12 Bainan aldarean kaldan egonen da bethi sua, ceina hacico baitu apheçac, egun guciz goicetan egurrac emanez; eta holocausta eçarriric, gainean erreco du bitima baquezcoen bilgorra.
13 Hori da bethi iraunen duen sua, behinere aldarean iraunguitzera utzico ez dena.