1 Halaber hau da hobenarençateco bitimaco leguea, sainduren saindu baita.
2 Hortacotzat, holocausta imolatzen den lekuan hila içanen da hobenarençateco bitima ere: haren odola ixuria içanen da aldarearen inguruan.
3 Hartaric escainico dira buztana eta guibel-erraiac estalcen dituen bilgorra,
4 Bi guelçurrinac eta sahetsen ondoan den gança, eta guibelaren sarea guelçurrinequin.
5 Eta apheçac aldare gainean erreco ditu: hori da Jaunaganaco isensua hobenarençat.
6 Aphez odoleco guiçonqui guciec leku sainduan janen dute haragui horietaric, sainduren saindu direlacotz.
7 Bitima bekatuarençat escaincen den beçala, orobat escainia içanen da hobenarençat: bi bitimençat legue bera içanen da: bitima içanen da escaincen duen apheçarençat.