11 Hau da Jaunari escaincen çaizcoen baquezco bitimen leguea:
12 Esquer-onezco escainça balin bada, escainico dira ogui alchagarrigabeac olioz bustiac, eta ophil airisac olioz gançutuac, eta irin cethabatua erreric, eta causerac olioarequin orhatuac;
13 Eta ogui alchatuac ere, esquer-onezco bitima, baquezco sacrificiotzat imolatzen denarequin:
14 Hequietaric bat Jaunari picainçat escainico çaio, eta bitimaren odola ixurcen duen apheçarençat içanen da.
15 Egun berean janen dira bitimaren haraguiac, eta hequietaric ez da biharamun goiz arteo batere gueldituco.
16 Norbaitec botuz edo bere oldetara bitima bat escaincen badu, hura ere egun berean janen da: bainan biharamuneco guelditzen bada cerbait, jatea haiçu da;
17 Bainan hirugarren egunean kausitzen den gucia, suaz ahitua içanen da.