19 Lohi den cerbait uquituco duen haraguia, ez da jana içanen, bainan bai suaz ahitua: xahu denac janen du baquezco bitimatic.
20 Norc-ere, kutsatua delaric janen baitu Jaunari escainia den baquezco bitimatic, xahutua içanen da bere populuaren artetic.
21 Guiçon edo aberearen lohia edo kutsa deçaqueen cerbait uquituric, halere horrelaco haraguietaric janen duena, bere populuaren artetic xahutua içanen da.
22 Eta Jauna Moisi minçatu citzaioen, cioelaric:
23 Erroçute Israelgo semeei: Ez duçue janen ardiaren, idiaren eta ahunçaren bilgorretic.
24 Berce asco gaucetaco erabiliren duçue hiliquiaren edo ihiciac atzeman duen aciendaren bilgorra.
25 Jaunari usain goçotan escaini behar çaioen bilgorretic janen duena, bere populuaren artetic xahutua içanen da.