23 Erroçute Israelgo semeei: Ez duçue janen ardiaren, idiaren eta ahunçaren bilgorretic.
24 Berce asco gaucetaco erabiliren duçue hiliquiaren edo ihiciac atzeman duen aciendaren bilgorra.
25 Jaunari usain goçotan escaini behar çaioen bilgorretic janen duena, bere populuaren artetic xahutua içanen da.
26 Halaber abereen odoletic, nahiz hegastinenetic, nahiz aciendenetic, ez duçue jateco harturen.
27 Norc-ere odola janen baitu, bere populuaren artetic xahutua içanen da.
28 Eta Jauna Moisi minçatu citzaioen, cioelaric:
29 Minça çaite Israelgo semeei, erraten dioçutelaric: Jaunari baquezco bitima escainico duenac, hambatequin escaint beça sacrificioa ere, erran nahi da, hartaco libacioneac.