25 Jaunari usain goçotan escaini behar çaioen bilgorretic janen duena, bere populuaren artetic xahutua içanen da.
26 Halaber abereen odoletic, nahiz hegastinenetic, nahiz aciendenetic, ez duçue jateco harturen.
27 Norc-ere odola janen baitu, bere populuaren artetic xahutua içanen da.
28 Eta Jauna Moisi minçatu citzaioen, cioelaric:
29 Minça çaite Israelgo semeei, erraten dioçutelaric: Jaunari baquezco bitima escainico duenac, hambatequin escaint beça sacrificioa ere, erran nahi da, hartaco libacioneac.
30 Escuetan iduquico ditu bilgorra eta bulhar-artea: eta biac escainiz, Jaunari consecratu dituenean, emanen diozca apheçari,
31 Ceinac erreco baitu bilgorra aldare gainean: bainan bulhar-artea içanen da Aaronen eta bere semeençat.