3 Hartaric escainico dira buztana eta guibel-erraiac estalcen dituen bilgorra,
4 Bi guelçurrinac eta sahetsen ondoan den gança, eta guibelaren sarea guelçurrinequin.
5 Eta apheçac aldare gainean erreco ditu: hori da Jaunaganaco isensua hobenarençat.
6 Aphez odoleco guiçonqui guciec leku sainduan janen dute haragui horietaric, sainduren saindu direlacotz.
7 Bitima bekatuarençat escaincen den beçala, orobat escainia içanen da hobenarençat: bi bitimençat legue bera içanen da: bitima içanen da escaincen duen apheçarençat.
8 Holocaustaco bitima escaincen duen apheçac içanen du haren larrua.
9 Eta irinezco sacrificio guciac, labean eta criselan erretzen direnac edo çarthaguinan xuxencen, escaincen dituen apheçarençat içanen dira.