34 Ecen hartu ditut Israelgo semeen ganic, hequien baquezco bitimetaric, ene aitzinean alchatzen den bulhar-artea, eta ebaquitzen den sorbalda, eta Aaron apheçari eta haren semeei eman ditut, bethi iraunen duen legue batez Israelgo populu gucia baithan.
35 Hori da Jaunaren ceremonietan Aaronen eta bere semeen gançupeneco çucena, Moisec erakarri cituen egunetic apheztasuneco eguimbideac bethe cetzatençat:
36 Eta hori da Jaunac manatu duena emana içan çaquioten Israelgo semeez ondocoen ondoco bethico legue baten bidez.
37 Horrelacoa da bekatuarençateco eta hobenarençateco holocaustaco eta sacrificioco leguea, eta consecrationecoa, eta baquezco bitimetacoa,
38 Jaunac Moisi eman içan dioena Sinaico mendian, Israelgo semeei gaztiatu cioetenean, Jaunari eguin ciotzaten beren escainçac Sinaico mortuan.