5 Eta apheçac aldare gainean erreco ditu: hori da Jaunaganaco isensua hobenarençat.
6 Aphez odoleco guiçonqui guciec leku sainduan janen dute haragui horietaric, sainduren saindu direlacotz.
7 Bitima bekatuarençat escaincen den beçala, orobat escainia içanen da hobenarençat: bi bitimençat legue bera içanen da: bitima içanen da escaincen duen apheçarençat.
8 Holocaustaco bitima escaincen duen apheçac içanen du haren larrua.
9 Eta irinezco sacrificio guciac, labean eta criselan erretzen direnac edo çarthaguinan xuxencen, escaincen dituen apheçarençat içanen dira.
10 Içan ditecen olioz bustiac, edo idorrac, Aaronen seme gucien artean bardinqui phartituac içanen dira.
11 Hau da Jaunari escaincen çaizcoen baquezco bitimen leguea: