5 Moisec manatu guciac erakarri cituzten beraz tabernacle-sarcera: eta oste gucia han xutic çagoelaric,
6 Moisec erran çuen: Hau da Jaunac manatu duena: eguiçue eta aguertuco çaitzue haren gloria.
7 Eta erran cioen Aaroni: Hurbil çaite aldareari, eta imola çaçu çure bekatuarençat: holocausta escain çaçu, eta othoitz eguiçu çuretzat eta populuarençat; eta hil duqueçunean populuaren bitima, othoitz eguiçu harençat, Jaunac manatu içan duen beçala.
8 Berehala aldarera hurbilduric, Aaronec aratche bat imolatu çuen bere bekatuarençat:
9 Bere semeec haren odola aitzinera eman cioten; hartan erhia bustiz uquitu cituen aldarearen adarrac, eta gaineracoa ixuri aldarearen oinetan.
10 Eta bilgorra eta guelçurrinac eta guibelaren sarea, bekatuarençat direnac, erre cituen aldare gainean, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.
11 Bainan haraguiac eta larrua campez haindian suan ahiaraci cituen.