23 Sabaiaren azpian, izakiek hegoak zabalik zituzten, batenak bestearenak ukituz; bakoitzak beste biz gorputza estaltzen zuen.
24 Aurrera joatean hegoek egiten zuten hotsa entzun nuen: ur handiena bezalako hotsa, Jainko Ahaltsuaren ahotsa bezalakoa; jendetza handien edo gudarosteen harrabotsa zirudien. Gelditzen zirenean, beheratu egiten zituzten hegoak.
25 Eta ahotsa sortu zen izakien buru gainean zegoen sabai gainetik.
26 Han, sabaiaren gainean, tronu-itxurako zerbait ikusi nuen, zafiro harriaren antzekoa, eta tronu-itxurakoaren gainetik, goren-gorenean, gizaki-antzeko irudia.
27 Metal goriaren distira zuen, eta suaren antzeko zerbaiten erdian zegoen, goitik beheraino argitasunez inguratua.
28 Egun euritsuetan hodei artean agertzen den ortzadarraren itxura zuen inguruko argitasunak. Jaunaren aintzaren agerpena zen hura guztia. Ikustean, ahuspez erori nintzen eta hitz egiten zidan norbaiten ahotsa entzun nuen.