Ezekiel 29 EABD

Egiptoren aurkako mezua

1 Hamargarren urtean, hamargarren hilaren hamabian, honela mintzatu zitzaidan Jauna:

2 «Gizaseme, zuzendu faraoiagana, Egiptoko erregeagana, eta hitz egin nire izenean beraren eta Egipto osoaren kontra.

3 Adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua:«Zure aurka nator, faraoi,Egiptoko errege, Niloren erdianzauden krokodilotzarra,“Neurea dut Nilo ibaia,neuk egina da eta”, diozuna.

4 Kakoak jarriko dizkizut muturretan,Niloko arrainakzure ezkatetan erantsaraziko ditut;ibaiaren erditik kanporaaterako zaitut,Niloko arrain guztiakezkatetan erantsiak dituzula.

5 Basamortura jaurtiko zaitutNiloko arrain guztiekin;han geldituko zara lur gainean,inork ez zaitu jasoko hilobiratzeko;basapiztien eta hegazti harraparienjanari bihurtuko zaitut;

6 horrela jakingo duteEgiptoko bizilagun guztiekni naizela Jauna,kanabera bezain euskarri ahulaizan baitzara Israel herriarentzat;

7 eskuetan hartzean, apurtueta eskuzabala zulatzen zenien;zure gainean jartzen zirenean, hautsieta erorarazi egiten zenituen.

8 «Beraz, honela diot nik, Jainko Jaunak: Nik sorraraziko dut gerra zure kontra, eta gizakiak eta abereak erauziko ditu.

9 Egipto hondamendi eta basamortu bihurtuko da, eta orduan jakingo dute ni naizela Jauna. “Neurea dut Nilo ibaia, neuk egina da-eta” esan duzulako,

10 zure kontra eta Niloren kontra nator. Basamortu eta hondamendi bihurtuko dut Egipto, Migdoletik Asuaneraino eta Etiopiako mugaraino.

11 Ez da gizakirik, ez abererik handik igaroko, inor ez da han berrogei urtez biziko.

12 Basamorturik basamortuen bihurtuko dut Egipto, bertako hiriak hiri guztien artean hondatuenak izango dira berrogei urtez, eta atzerriko nazio eta herrialdeen artean sakabanatuko ditut egiptoarrak.

13 «Baina hau diot nik, Jainko Jaunak: Berrogei urteren buruan, bildu egingo ditut egiptoarrak, sakabanaturik ibili direneko herrien artetik.

14 Egiptoren zoria aldatuko dut: Patros eskualdera itzularaziko ditut, beren sorterrira. Han erresuma apal bat eratuko dute,

15 beste erresumak baino apalagoa, eta ez da berriro nazioen gain jarriko. Txiki egingo dut, nazioak mendera ez ditzan.

16 Ez da berriro israeldarrentzat euskarri izango, egiptoarrengana joz bekatu egitera bultzatzen zituena. Orduan jakingo dute ni naizela Jauna».

17 Hogeita zazpigarren urtean, lehen hilaren batean, honela mintzatu zitzaidan Jauna:

18 «Gizaseme, Babiloniako errege Nabukodonosorrek ahalegin handia eragin dio bere gudarosteari Tiroren aurka; soldadu guztiak burusoil gelditu dira eta bizkarraldeak zauriturik, baina ez du, ez beretzat, ez armadarentzat, batere irabazirik lortu Tiroren aurkako erasotik.

19 Horregatik, hau diot nik, Jainko Jaunak: Babiloniako errege Nabukodonosorri emango diot Egipto herrialdea; hango aberastasunak ostuko ditu, dena soildu eta ondasunak harrapakin gisa hartuko ditu bere gudarosteari saritzat emateko.

20 Tiroren aurkako ekintzaren ordaintzat emango diot Egipto, niretzat lan egin baitute berak eta gudarosteak. Nik, Jainko Jaunak, esana.

21 «Egun hartan, berritu egingo dut israeldarren indarra, eta zuri, Ezekiel, beraiei hitz egiteko ahalmena emango. Orduan jakingo dute ni naizela Jauna».

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48