1 Hamabigarren urtean, hamabigarren hilaren batean, honela mintzatu zitzaidan Jauna:
2 «Gizaseme, kanta eresi hau Egiptoko errege faraoiari buruz:«“Lehoikumea ematen zenuennazioen artean,baina uretako krokodiloabezalakoa zara:plisti-plasta zabiltza zeure ibaian,hankekin ur-lasterrari eragineta ura zikintzen duzu”.
3 «Hau diot nik, Jainko Jaunak:Inguruan nazio asko bildueta neure sareabotako dizut gainera;nire sarean aterako zaituzte.
4 Lurrera botako zaituteta bertan behera utzikolanda zabalean;hegazti guztiak pausaraziko ditutzure gaineaneta basapiztia guztiak asebetekozure haratustelaz.
5 Mendietan sakabanatuko dutzure sarraskiaeta harekin haranak beteko;
6 zure odolaz blai egingo dut lurra,mendi gainetatik isurieta erreka-zuloak ere beteko.
7 Zu itzaltzean, zerua estaliko dut:izarrak ilundueta eguzkia lainoz estaliko;ilargiak ez du distirarik egingo.
8 Zuregatik ilunduko ditutzeruko argizagi guztiak,eta ilunpea ekarrikozure herrialdera.Honela diot nik, Jainko Jaunak.
9 Herri asko atsekabez beteko da,zure amaieraren berri nazioeieta ezagutzen ere ez dituzunherrialdeei ematean.
10 Herri asko utziko dut txunditutazuri gertatuaz;izuak hartuko dituhaietako erregeaknik ezpata astintzeanberaien aurrean.Etengabe egingo dute dardara,bizia galtzeko beldurrez,zu eroriko zaren egunean.
11 «Hau diot nik, Jainko Jaunak:Babiloniako erregearen gudarosteakharrapatuko zaitu.
12 Munduko naziorik ankerrenetakogerlarien ezpatapeaneroraraziko dutzure gudaroste ugaria;Egiptoren harrokeriadeuseztatuko duteeta jendetza guztia suntsituko.
13 Ibai handiaren ertzekoganadu guztia akabatuko dut;ez giza oinek, ez abere-hankek,ez dituzte hango urakberriro zikinduko.
14 Orduan baretuko ditut ibaiko uraketa olioa bezain leunkirojoango dira.Honela diot nik, Jainko Jaunak.
15 Egipto hondamendibihurtuko dudaneaneta herrialdea huts-hutsik utzi,bizilagun guztiak joeta garbituko ditudanean,orduan jakingo dute denekni naizela Jauna.
16 Hau da abestuko duten eresia:nazio orotako emakumeekabestuko dute,Egipto eta hangojende guztiarengatik abestuko.Nik, Jainko Jaunak, esana».
17 Hamabigarren urtean, hilaren hamabostean, honela mintzatu zitzaidan Jauna:
18 «Gizaseme, kanta eresia Egiptoko jende guztiarengatik eta jaitsarazi bera eta munduko beste nazio ahaltsuak lur azpiko mundura, hildakoekin elkartzera.
19 «Besteak baino hobea ote zara, bada? Etzan zu ere hilobian fedegabeekin,
20 gerran hildakoekin batera. Prest dago ezpata, atera dute Egiptoren eta bertako jendearen aurka.
21 Hildakoen Egoitzan, heroirik adoretsuenek esango dute: “Jaitsi da Egipto bere aliatuekin eta hemen dautza sinesgabe horiek, gerran hilak”.
22 «Han datza Asiriako erregea, bere gerlari guztien hilobiez inguratua; gerran hilak dira denak.
23 Hildakoen tokiko barrunbeetan daude asiriarren hilobiak, erregearenaren inguruan; gerran eroriak dira denak, bizidunen artean izu-ikara ezartzen zutenak.
24 «Han datza Elamgo erregea bere gerlari guztien hilobiez inguratua; gerran hilak dira denak. Sinesgabe horiek, bizien artean izu-ikara ezartzen zutenak, lur azpiko mundura jaitsi dira, desohorez beterik, hildakoekin elkartzera.
25 Elamgo erregea gerran hildakoen artean datza, bere gerlarien hilobiez inguratua. Gerran hilak dira sinesgabe horiek guztiak. Izu-ikara ezartzen zuten bizidunen artean; denak desohorez beterik dautza hildako guztiekin batera, gerran hildakoen artean.
26 «Han dautza Mexek eta Tubalgo erregeak ere, beren gerlari guztien hilobiez inguratuak; gerran hilak dira sinesgabe horiek. Izu-ikara ezartzen zuten bizidunen artean.
27 Ez daude antzina eroritako heroiekin, beren armaz horniturik Hildakoen Egoitzara jaitsi zirenekin; hauei ezpata burupean eta babeskia bular gainean jarri zizkieten. Heroi hauek ere bizidunen artean izu-ikara ezarri zuten.
28 Baina zuk, Egipto, sinesgabeen artean joko duzu lur, eta gerran hildakoekin geldituko zara etzanda.
29 «Han datza Edom ere: bertako errege eta buruzagiak oso ahaltsuak izan arren, fedegabeekin, gerran hildako guztiekin batera daude.
30 «Han daude iparraldeko herrien buruzagi guztiak, baita sidondar guztiak ere. Izu-ikara ezartzen zuten, baina orain gerran hildakoekin dautza sinesgabe horiek, desohorez beterik eta beren egintzengatik lotsatuak; hildako guztiekin batera daude.
31 «Jendetza hori ikustean, kontsolatu egingo da faraoia bere gudarostea gerran galdu izanaz. Honela diot nik, Jainko Jaunak.
32 Izu-ikara ezarri baitzuen bizidunen artean, faraoia eta bere gudarostea sinesgabeen artean geldituko dira etzanik, gerran hildakoekin batera. Nik, Jainko Jaunak, esana».