1 Israelgo printzeei buruzko eresi hau kantatzeko agindu zidan Jaunak:
2 «Hura lehoi emea zuen ama,lehoien artean!Lehoikumeen artean etzanda,bere kumeak elikatzen zituen.
3 Bere kumeetako bat hazi zuen,lehoi gazte egin zelarik;harrapakinak sarraskitzen ikasieta gizakiak irensten zituen.
4 Nazioak bildu ziren haren kontra;beren zuloan harrapatu zuteneta katepean Egiptora eraman.
5 Lehoi emea zain egon zitzaion,itxaropena galdu zuen arte;orduan, beste kumeetako bat hartueta lehoi gazte egin zuen.
6 Lehoi gazte bihurturik,lehoi artean ibiltzen zen;harrapakina sarraskitzen ikasieta gizakiak irensten zituen;
7 jauregiak botatzen zituen,hiriak suntsitzen;herrialdea eta biztanleakikaraturik zeuden haren orroez.
8 Inguruko eskualdeetako jendeaberaren kontra altxatu zen;sarea bota zioten gaineraeta beren zuloan harrapatu.
9 Kaiolan sartu zuten katepeaneta Babiloniako erregeagana eraman.Ziegan sartu zuten preso,beraren orrorikberriz entzun ez zedinIsraelgo mendietan.
10 Mahatsondoa zirudien zure amak,ur-bazterrean landatua.Emankor eta mardula zenur-ugaritasunagatik.
11 Adar sendoak zituen,aginte-makila bihurtu zirenak;hodeietaraino hazi zen:nabarmena zen bere altueragatiketa adar-ugaritasunagatik.
12 Baina amorruz atera dute sustraitiketa lurrera bota;ekialdeko haizeakfruituak bota dizkioeta adarrak apurtu;adar sendoak ihartu egin zaizkioeta suak irentsi.
13 Orain basamortuan dago landatua,lurralde lehor eta egarberan.
14 Baina sua sortu da adar batetik,aihenak eta fruituak irentsiz.Ez du jadanik adar sendorik,aginte-makila izango denik».(Hau eresia da, eta eresi bezala kantatu behar da).