5 Hodeiaren erdian lau izaki bizidun zeuden, gizaki-itxurakoak.
6 Launa aurpegi eta launa hego zituzten;
7 zangoak zuzenak, eta oin-zolak zekorren apatxarenak bezalakoak, brontze leundua bezain distiratsu;
8 hegalpean giza besoak zituzten lau aldeetan, baita aurpegiak eta hegoak ere;
9 hegoek elkar ukitzen zuten. Ibiltzerakoan zuzen zihoazen aurrera, inoiz itzuli gabe.
10 Haien aurpegiek giza aurpegiaren antza zuten aurretik; lehoi-aurpegiarena eskuinetik, zezen-aurpegiarena ezkerretik eta, azkenik, arrano-aurpegiarena.
11 Bi hego gorantz luzaturik zituzten elkar ukituz, eta beste bi gorputza estaliz.