9 hegoek elkar ukitzen zuten. Ibiltzerakoan zuzen zihoazen aurrera, inoiz itzuli gabe.
10 Haien aurpegiek giza aurpegiaren antza zuten aurretik; lehoi-aurpegiarena eskuinetik, zezen-aurpegiarena ezkerretik eta, azkenik, arrano-aurpegiarena.
11 Bi hego gorantz luzaturik zituzten elkar ukituz, eta beste bi gorputza estaliz.
12 Aurrera ibiltzen ziren zuzen, Jainkoaren espirituak nahi zuen alderantz, inoiz itzuli gabe.
13 Izaki bizidun haien artean ikatz gorien antzekoak zeuden, joan-etorrian zebiltzanak zuziak bezala; suak distira egiten zuen eta sutatik tximistak irteten.
14 Izaki haiek batetik bestera ziztu bizian zebiltzan oinaztarria bezala.
15 Izaki haiei begiratzean, lurrean haien ondoan, bakoitzarentzat gurpil bana ikusi nuen.