20 Hiri jendetsuak errausturik eta herrialdea suntsituta geldituko dira. Orduan jakingo dute ni naizela Jauna».
21 Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
22 «Gizaseme, zer da Israeli buruz darabilzuen esaera hori: “Eguna joan eta eguna etorri, baina ikuskaririk betetzen ez”?
23 Adieraz iezaiezu nire, Jainko Jaun honen, mezua: Nik kenduko dut esaera hori, ez da berriz Israelen errepikatuko. Baina beste hau ere adierazi: Hurbil da eguna, ikuskari guztiak beteko direnekoa.
24 Ez da jadanik ikuskari hutsalik eta iragarpen gezurtirik izango Israel herrian.
25 Nik, Jaunak, hitz egingo dut eta esaten dudana luzatu gabe beteko. Zuek, herri errebeldea, bizi zareten bitartean betearaziko dut esandakoa. Nik, Jainko Jaunak, esana».
26 Beste hau ere esan zidan Jaunak: