20 Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak: Hemen nauzue, jendea txoriak bezala harrapatzeko erabiltzen dituzuen lakio horien kontra. Nik desegingo ditut eskumuturreko horiek eta libre joaten utziko zuek menpean harrapaturiko jendeari.
21 Nik zarrastatuko ditut zuen txanoak eta libratuko zuen eskuetatik neure herria, eta ez dira aurrerantzean zuen harrapakin izango; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna.
22 Zeren eta jende zintzoa atsekabetu baituzue gezurrekin, nik neuk atsekabetu nahi ez nuenean, eta gaiztoa bere asmoetan sendotu baituzue, bere jokabide gaiztotik itzul ez zedin eta, horrela, bizirik iraun ez zezan;
23 horregatik, ez duzue gehiago ikuskari hutsalik izango eta ez duzue iragarpenik egingo; zuen eskuetatik libratu egingo dut neure herria; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna».