3 Jainko Jaun honen mezua, entzuteko: Zoritxarrekoak ikuskaririk izan gabe beren burutazioei jarraitzen dieten profeta zentzugabe horiek!
4 Hondakin artean dabiltzan azeriak dira zure profetak, Israel.
5 Ez dute harresi-zulorik konpondu, ezta babes-hormarik eraiki ere Israel herriarentzat, Jaunaren egunean erasoari eutsi ahal izateko.
6 Ikuskari hutsalak eta iragarpen gezurtiak dituzte; “Jaunaren mezua” esaten dute, Jaunak bidali ez dituen arren; halere, beren hitza nik betearaztea espero dute.
7 Ez al dituzte ikuskari hutsalak? Ez al dituzte iragarpen gezurtiak egiten, nik hitz egin gabe “Jaunaren mezua” esaten dutenean?
8 Horregatik, hitz hutsalak eta ikuskari gezurtiak zabaldu dituztelako, beraien kontra esku hartuko dudala diot nik, Jainko Jaunak.
9 Neure eskua luzatuko dut ikuskari hutsal eta iragarpen gezurtiak dituzten profeten aurka; ez dira nire herriaren batzarrean egongo, ez da horien izenik Israel herriaren errolda-liburuan idatziko, ez dira Israel lurraldera inoiz itzuliko; orduan jakingo dute ni naizela Jainko Jauna.