3 Ematen al du egurrik ezer egiteko?Egiten al da beraren zuraz kakorikezer zintzilikatzeko?
4 Ez, sutara botatzen da erregai:suak irensten du bi muturretatik,eta erdia ere suak hartzen dio;balioko ote du ezertarako?
5 Osorik zegoenean ereezin bazen harekin ezer egin,are gutxiago balioko du ezertarako,suak irentsi eta erre ondoren.
6 Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak:Mahatsondoa,basoko beste zuhaitzen antzera,sutara botatzen dudan bezala,horrelaxe botako ditutJerusalemgo biztanleak.
7 Aurpegi emango diet;sutatik ihes egin dute orain arte,baina suak irentsiko ditu laster;orduan jakingo duteni naizela Jauna,aurpegi emango diedanean.
8 Herrialde hauhondamendi bihurtuko dut,desleial izan zaidalako.Nik, Jainko Jaunak, esana».