1 Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
2 «Gizaseme, ohartarazi Jerusalem bere jokabide higuingarriaz.
3 Adierazi berari nire, Jainko Jaun honen, mezua: Jerusalem! Kanaandarra zara jatorriz eta jaiotzaz; aita amortarra zenuen, ama hitita.
4 Jaio zinen egunean, ez zizuten zilborrestea ebaki, ez zintuzten uretan garbitu, ezta gatzez igurtzi edo zapitan bildu ere.
5 Inor ez zen zutaz errukitu, gupidaz gauza horietako bat ere egiteko. Ematen zenuen nazkarengatik, landa zabalera bota zintuzten jaio zinen egunean.