23 «Eta gaiztakeria hauen guztien ondoren —Ai ene, zoritxarrekoa zu!, diot nik, Jainko Jaunak—
24 prostituzio-lekuak eraiki zenituen plaza
25 eta bideburu guztietan; zeure edertasuna lohitzen zenuen, edonori zeure burua eskainiz eta lizunkerietan etengabe jardunez.
26 Egiptoarrekin, zeure ondoko gizonkote horiekin, prostituzioan jardun zenuen; horrela, lizunkeriak ugalduz, iraindu egin ninduzun.
27 Orduan, eskua luzatu nuen zu zigortzeko. Zure bizigaiak murriztu eta zeure etsai filistear hirien esku utzi zintudan, haiek ere lotsatu egiten zirelarik zure jokaera iraingarriaz.
28 Eta asegaitz, asiriarrekin ere prostituzioan jardun zenuen; baina, halere, ez zinen ase.
29 Hurrengo, merkatarien herrialdean, Babilonian, saiatu zinen prostituzioan; halere, ez zinen ase.