30 Hau diot nik, Jainko Jaunak: Ai, nola sumintzen nintzen zure kontra gauza horiek guztiak burutzen zenituenean, emagaldu amorratuenak bezala jokatuz!
31 Bideburu eta plaza guztietan prostituzio-lekuak eraiki zenituen; baina ez zenuen emagalduek ohi bezala jokatu, baztertu egiten baitzenuen lansaria.
32 Ai emazte adulteriogile hori, zeure senarraren ordez arrotzak hartzen dituzuna!
33 Emagaldu orori ematen zaio saria; zuk, ordea, zeuk eman zenizkien opariak zeure maitaleei; zeuk eskaini zenien dirua zuregana etor zitezen, zurekin lizunkeriak egitera.
34 Zuk, zeure prostituzioan, beste emakumeek ez bezala jokatu zenuen; ez ziren maitaleak zure bila ibiltzen; hartu ordez, zeuk ematen zenien dirua, ohi denaren kontrakoa eginez.
35 «Jerusalem emagaldu, entzun Jaunaren hitza!
36 Hau diot nik, Jainko Jaunak: Zeure xarmak guztiei banatu eta zeure maitale eta idolo higuingarri horiekin guztiekin prostituzioan jarduteko zeure gorputza biluztu duzulako, eta zeure seme-alabak ere horien ohorez hil dituzulako,